Entzun eta komenta ezazu Europa FM Gipuzkoa-ko seinale guztiak:
Orain emisioan:
Europa Baila (22:00h - 23:59h)
Gogora ezazu Europa FM Gipuzkoa, Euskalteleko TB Digitalaren bitartez entzun dezakezula baita ere. Sintoniza ezazu 167.katea edozein lekuan, eta kalitate digitalarekin entzungo gaituzu
Data: 02-06-2009
Wilco musika taldea Donostiako Kursaalen izango da datorren asteazkenean, 20:00etan. Talde estatubatuarraren emanaldia ikusteko sarrerak agortu egin ziren aspaldi, izan ere, 1995ean lehen lana kaleratu zuenetik taldeak arrakasta handia izan du.
Jeff Tweedyren taldeak estudioko lan berria kaleratuko du ekainean, Wilco (The Album) izena izango duena. Taldearen zazpigarren argitalpenak hamaika abesti izango ditu, horien artean, Wilco (The Song) eta You And I. Azken horretan Feist kantari kanadarrak hartu du parte.
Gainera, apirilaren 18an Ashes of American Flags zuzeneko DVDa jarri zuten salgai, 2008ko kontzertu biran Tulsan, New Orleanse, Mobilen, Nashvillen eta Washingtonen filmatua.
0 iruzkinak:
