ESEU

Entzun gaitzazu!

Entzun ezazu Europa FM Gipuzkoa, nahi duzun erreproduktorean:

Aplicacion iPhone

Orain emisioan:
Levántate y Cárdenas (6:00h - 10:00h)

Programaketa

Nabigatzailean

Kultur egitaraua

Foruak

Euskaltel

Bilatu

Orokorra

Miguel Bose Barakaldon eta Donostian arituko da zuzenean urrian

Urriaren 1ean BECen emango du kontzertua musikariak eta 2an, berriz, Anoeta Belodromoan. Sarrerak ostiralean jarriko dituzte salgai.

Data: 29-01-2010

Miguel Bosek martxoaren 9an kaleratuko du Cardio lan berria eta dagoeneko iragarri ditu lan berria zuzenean aurkezteko biraren datak. Bi hitzordu ditu Euskal Herrian: urriaren 1ean barakaldon (BECen) eta urriaren 2an Donostian (Anoeta belodromoan). 

Kontzertu horietarako sarrerak ostiralean jarriko dituzte salgai BBK eta Kutxa sarretan, hurrenez hurren.

Grekeraz "bihotza" esan nahi du "cardio"k; bihotz bihotzez hitz egingo digu, beraz, Bosek estudioko lan berrian. Madrilgo PKO estudioetan grabatu eta nahastu du diskoa. Disko osoa Miguel Bosek berak eta Nicolas Sorinek ekoitzi, moldatu, idatzi eta konposatu dute. Gainera, Mikel Irazoki beratarrak hartu du parte baxua jotzen eta programazioak egiten. Pepo Scherman izan da ingeniaria eta ekoizpen laguntzailea eta azken nahasketak Andy Bradfieldek egin ditu.

Artistaren diskoetxeak (Warner) jakinarazi duenez, Miguel Boseren gaur egungo erretratua da. "Lan ausarta eta originala da, argiz eta ironiaz betetakoa". 12 abesti berri bilduko ditu bertan eta, kantu bakoitza "aurretik izandako arrakasten zuhaitz genealogikoa da".

 

 

0 iruzkinak:


Izena (beharrezkoa)
Email (beharrezkoa)(ez da argitaratuko;)
Iruzkina:
Kontsulta automatikoak ez izateko, ondorengo zenbakia berridatzi:

Konfirmazio zenbakia: