ESEU
Facebook Europa FM GipuzkoaTwitter Europa FM Gipuzkoa

Entzun gaitzazu!

Entzun eta komenta ezazu Europa FM Gipuzkoa-ko seinale guztiak:

Aplicacion iPhone

Aplicacion Nokia

Orain emisioan:
Europa Baila (22:00h - 23:59h)

Programaketa

Nabigatzailean

Kultur egitaraua

Euskaltel

Bilatu

Orokorra

McEnroe, Primavera Sounderako baieztatu duten 2. euskal taldea

Talde getxoztarrarekin batera, Lidia Damunten parte-hartzea ere baieztatu dute. Bartzelonako Forumeko Parkean arituko dira, gainera, Delorean, Pixies, Wilco, The Carlatans eta The XX, besteak beste.

Data: 26-02-2010

Primavera Sound jaialdiak artista gehiagoren izenak baieztatu ditu eta tartean, aurtengo jaialdian zuzenean arituko den bigarren euskal talde baten izena eman dute: McEnroe. Talde getxoztarrarekin batera, Lidia Damunt kantari murtziarraren parte-hartzea ere iragarri dute.

McEnroe taldeak Tu nunca morirás izeneko 3. diskoa kaleratu berri du eta kritika bikainak izan ditu. Lidia Damunt kantariak, berriz, 2 disko argitaratu ditu azken bi urteetan (Lidia Damunt en la Isla de las Bufandas eta Lucinda) eta sortzaile geldiezina eta bakarra dela erakutsi du. 

Aipatu ditugun bi izen horiek aurretik baieztatuta zeudenekin batera ikusiko ditugu, beraz, maiatzaren 27tik 29ra Bartzelonako Forumeko Parkean egingo den jaialdiko kartelean:  Delorean, Pixies, Pavement, Pet Shop Boys, Wilco, Orbital, The Charlatans, The Fall, Sunny Day Real Estate, Superchunk, Grizzly Bear, Panda Bear, The XX, Broken Social Scene, Shellac, Tortoise, Built To Spill, Gary Numan, Marc Almond...

 

0 iruzkinak:


Izena (beharrezkoa)
Email (beharrezkoa)(ez da argitaratuko;)
Iruzkina:
Kontsulta automatikoak ez izateko, ondorengo zenbakia berridatzi:

Konfirmazio zenbakia: