Entzun ezazu Europa FM Gipuzkoa, nahi duzun erreproduktorean:
Orain emisioan:
Levántate y Cárdenas (6:00h - 10:00h)
Gogora ezazu Europa FM Gipuzkoa, Euskalteleko TB Digitalaren bitartez entzun dezakezula baita ere. Sintoniza ezazu 167.katea edozein lekuan, eta kalitate digitalarekin entzungo gaituzu
Data: 26-02-2010
Primavera Sound jaialdiak artista gehiagoren izenak baieztatu ditu eta tartean, aurtengo jaialdian zuzenean arituko den bigarren euskal talde baten izena eman dute: McEnroe. Talde getxoztarrarekin batera, Lidia Damunt kantari murtziarraren parte-hartzea ere iragarri dute.
McEnroe taldeak Tu nunca morirás izeneko 3. diskoa kaleratu berri du eta kritika bikainak izan ditu. Lidia Damunt kantariak, berriz, 2 disko argitaratu ditu azken bi urteetan (Lidia Damunt en la Isla de las Bufandas eta Lucinda) eta sortzaile geldiezina eta bakarra dela erakutsi du.
Aipatu ditugun bi izen horiek aurretik baieztatuta zeudenekin batera ikusiko ditugu, beraz, maiatzaren 27tik 29ra Bartzelonako Forumeko Parkean egingo den jaialdiko kartelean: Delorean, Pixies, Pavement, Pet Shop Boys, Wilco, Orbital, The Charlatans, The Fall, Sunny Day Real Estate, Superchunk, Grizzly Bear, Panda Bear, The XX, Broken Social Scene, Shellac, Tortoise, Built To Spill, Gary Numan, Marc Almond...
0 iruzkinak:
