Entzun ezazu Europa FM Gipuzkoa, nahi duzun erreproduktorean:
Orain emisioan:
Fórmula Europa FM (10:00h - 20:00h)
Gogora ezazu Europa FM Gipuzkoa, Euskalteleko TB Digitalaren bitartez entzun dezakezula baita ere. Sintoniza ezazu 167.katea edozein lekuan, eta kalitate digitalarekin entzungo gaituzu
Data: 10-06-2009
Hego Euskal Herriko 10.027 ikaslek gaur hasiko dituzte unibertsitatera sartzeko Selektibitateko probak (7.923 EAEn eta 2.104 Nafarroan). EAEko ikasleen erdiak baino gehiagok (4.523) euskaraz egingo dute proba eta gainontzeko 3.455ek (%42,9), berriz, gaztelaniaz. 3.135 gizon (%41,1) eta 4.428 emakume (%58,9) aurkeztuko dira aurten. Azterketak hiru egunetan egingo dituzte, ostiralera arte.
Lurraldeka, Araban 1.086 ikaslek egingo dute Selektibitatea, 3.957 Bizkaian, 2.880 Gipuzkoan eta 2.104 Nafarroan.
EAEko lehenengo azterketa (gaur, 16:00etan) Gaztelania eta Literaturako proba izango da, eta gero Historia edo Filosofiakoa egingo dute. Nafarroan berriz, azterketak goizez egingo dituzte.
Ostegunean, Batxilergoan egindako espezialitateari dagozkion derrigorrezko eta hautazkoen probak izango dira. Ostiralean, azken eguna, Euskara eta Literaturako azterketa izango da, baita aukeratutako atzerriko hizkuntzako azterketa ere.
Hautaprobak egingo dituzten 7.923 ikasleetatik, 2.724k zientzia aukeratu dute; 2.276k osasuna; 2.294k gizarte zientziak; 537 giza zientziak eta 118k artea.
Hauxe izango da Logse legearen arabera egingo den azkeneko selektibitatea, datorren urtean, Espainiako gobernuak onetsitako erreforma indarrean sartuko baita , LOE legean aurreikusten den egutegia aplikatuz.
Ipar Euskal Herrian datorren astean hasiko da unibertsitatean sartzeko hautaproba.
0 iruzkinak:
