Entzun eta komenta ezazu Europa FM Gipuzkoa-ko seinale guztiak:
Orain emisioan:
Europa Baila (22:00h - 23:59h)
Gogora ezazu Europa FM Gipuzkoa, Euskalteleko TB Digitalaren bitartez entzun dezakezula baita ere. Sintoniza ezazu 167.katea edozein lekuan, eta kalitate digitalarekin entzungo gaituzu
Data: 20-05-2009
EHUren udako ikastaroak egiteko aurrekontua beste urte batzuen antzekoa izango da eta hasiera batean matrikulen prezioak jaistea proposatu zuten arren, azkenean aurreko urteetako prezioei eutsiko diete. Helburua hala ere, ikastaroen mailari eustea izango da.
Donostiako Miramar jauregian ekainaren 22an hasi eta irailaren 11ra arte egingo dituzten ikastaroetan 6.000 ikasle espero dituzte
Ikastaroetan krisia atal guztietatik jorratuko da, etxebizitza politikan duen eragina, ingurugiroa, arlo publikoaren egitekoak edo kazetaritza ekonomikoaren eragina.
Orotara, 6.000 ikaslek eta 800 bat irakaslek parte hartuko dute antolatu dituzten 97 jardueratan. Guztietatik, zortzi izango dira euskaraz. Ekainaren 22an hasi eta irailaren 11rarte.
Aurten ahalegin berezia egin behar izan dute aurrekontuak mantentzeko, 1.400.000, alegia.
Bizi dugun egoera aintzat hartuta, krisia ardatzetako bat izango da ikastaroetan.
Hain zuzen ere, krisiaz mintzatzeko, Jaques Delors Europako Batzordeko presidente ohia izango da ikastaroetan.
Gainera,
Bernabe Teirno psikologoa adimenaren indarrraz jardungo da, Eduardo
Estivil medikuak loaren inguruan hitz egingo du eta Pedro Miguel
Etxenikek zientziari bruuzko ikastaroa emango du inglesez.
Guzti hauez gain, Miramar Jauregian, besteak beste berdintasuna, depresioa, eskola jazarpena eta dibortzioak landuko dituzte.
0 iruzkinak:
