ESEU
Facebook Europa FM GipuzkoaTwitter Europa FM Gipuzkoa

Entzun gaitzazu!

Entzun eta komenta ezazu Europa FM Gipuzkoa-ko seinale guztiak:

Aplicacion iPhone

Aplicacion Nokia

Orain emisioan:
Europa Baila (22:00h - 23:59h)

Programaketa

Nabigatzailean

Kultur egitaraua

Euskaltel

Bilatu

Orokorra

Hainbat euskal musikari, Musikaren Sarietako finalista

Fito & Fitipaldis taldeak sei izendapen izan ditu eta faboritoa da otsailaren 17an egingo den sari-banaketarako. Gainera, Barricada, Kepa Junkera, Delorean eta Zenttric finalista dira.

Data: 27-01-2010

Fito & Fitipaldis taldea da Espainiako XIV. Musikaren Sarietako faboritoa, Fito Cabrales bilbotarraren taldeak sei izendapen izan baititu. Musikaren Arte eta Zientzien Akademiak otsailaren 17an egingo duen sari-banaketan jakinaraziko ditu aurtengo irabazleak eta, Fitoz gain, beste bi euskaldun topatu ditugu zerrendan: Zenttric (artista berri onenaren atalean izendatuta) eta Delorean (musika elektronikoko diskorik onenearen atalean izendatuta). 

Fito eta bere Fitipaldiak dira nagusi 28 kategoriatako atal nagusietan, esaterako, urteko diskorik onenaren mailan. Antes de que cuente diez  lanarekin batera, atal horretarako izendatuta daude, esaterako, Miguel Povedaren Coplas del querer eta Quique Gonzalezen Daiquiri blues. Quique Gonzalezek hiru izendapen izan ditu eta faboritoetako bat da artsita madrildarra ere. 

Zenttric ere agertzen da izendatuen artean. Laukote bilbotarra artista berri onenaren saria eskuratzeko izendatu dute, besteak beste, Espainian bizi den Alondra Bentley britainiarrarekin, Anni B Sweetekin (Ana Lopez malagarraren proiektua) eta Zenet kantari andaluziarrarekin batera. Barricadak, bere aldetik, rock disko onenari saria eskuratu dezake. 

Hip hoparen alorrean El Chojin, Chacho Brodas eta SFDK daude disko onenaren garaikurra eskuratzeko hautagaien artean eta musika elektronikoko diskorik onenaren saria eskuratzeko aukera dauka Delorean talde zarauztarrak, Telephunken eta Aviador Dro taldeekin batera.

Kepa Junkera musika tradizionaleko disko onenari saria irabaz dezake, baina Luar Na Lubrerekin eta Carlos Nuñezekin lehian dago.

Euskarazko abesti onenari sariko finalistak hauek dira: "Haizea Garizumakoa", Ruper Ordorikarena. "Karoline", Mikel Urdangarinena eta "Problemak", Jabier Muguruzarena.

 

0 iruzkinak:


Izena (beharrezkoa)
Email (beharrezkoa)(ez da argitaratuko;)
Iruzkina:
Kontsulta automatikoak ez izateko, ondorengo zenbakia berridatzi:

Konfirmazio zenbakia: