Entzun eta komenta ezazu Europa FM Gipuzkoa-ko seinale guztiak:
Orain emisioan:
Europa Baila (00h - 3:00h)
Gogora ezazu Europa FM Gipuzkoa, Euskalteleko TB Digitalaren bitartez entzun dezakezula baita ere. Sintoniza ezazu 167.katea edozein lekuan, eta kalitate digitalarekin entzungo gaituzu
Data: 28-05-2009
Industria eta Hezkuntza eta Unibertsitate eta Ikerketa Saialen
bitartez Eusko Jaurlaritzak 35 milioi euro emango ditu Euskal Herriko
Unibertsitateko (EHU) Euskadiko lehen Zientzia Parkea sortzeko. Iñaki
Goirizelaia errektoreak eta Isabel Celaa sailburuak esan dutenez,
"unibertsitatearentzat eta herriarentzat proiektu estrategikoa" da hau.
Gaur EHUk ospatutako Gobernu Kontseiluan onartu du laster Bizkaiko Teknologi Parkearekin sinatuko duten akordio hau.
Akordio honen bitartez unibertsitaea Bizkaiko Teknologi Parkearen kapitalean sartuko da: Leioan dagoen eta Bizkaiko kanpusari dagokion EHUren lurralde bat erabiliko dute 75 urtez.
Isabel Celaak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak 9 milioi emango ditu parkearen urbanizaziorako eta beste 13 milioi eraikin zentrala eraikitzeko.
Era berean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak beste 13 milioi euro emango ditu beste erakin bat sortzeko. Horretan EHUk ikerketa arloa garatzeko eta enpresa berriak sortzeko plataforma teknologiko bat jarriko du.
0 iruzkinak:
