Entzun ezazu Europa FM Gipuzkoa, nahi duzun erreproduktorean:
Orain emisioan:
Levántate y Cárdenas (6:00h - 10:00h)
Gogora ezazu Europa FM Gipuzkoa, Euskalteleko TB Digitalaren bitartez entzun dezakezula baita ere. Sintoniza ezazu 167.katea edozein lekuan, eta kalitate digitalarekin entzungo gaituzu
Data: 01-03-2010
Euskal eszenatokietara helduko da aste honetan bertan "Fiebre del sábado noche" musikala. Martxoaren 4tik 7ra bitartean, Donostian izango dira ikuskizuna burutzen duten artistak, Victoria Eugenia Antzokian bost emanaldi eskaintzeko asmoz.
"Mamma Mia!" musikala errealizatu zuten produktore berberak ekoiztuta, 70ko hamarkadetako New Yorkeko Bronx auzora eramaten gaitu "Fiebre del sábado noche" musikalak. Bee Geesen musikaz, disko itxurez eta 70ko hamarkadetako koreografiez gozatzeko parada izango dte ikusleek.
Dantzan eta kantuan hezitutako 30 artista inguruk taularatuko dute saioa. Haien artean, Tony Maneroren papera betetzen duen Juan Pablo Di Pace nagusitzen da.
Victoria Eugenia Antzokiko txarteldegietan eskura daitezke sarrerak, baita Stage Entertainmenteko webgunearen bitartez ere. 35 eta 50 euroren balioko du sarrerak.
Asteburu honetan Iruñean izan dira eta datorren astean, Gipuzkoan. Martxoaren 18tik 21era bitartean Gasteizen estreinatuko dute ikuskizuna eta maiatzaren 6tik 16ra bitartean, Bilbo hirian bertan itxiko dute euskal lurraldeetatik egindako bira.
0 iruzkinak:
