ESEU
Facebook Europa FM GipuzkoaTwitter Europa FM Gipuzkoa

Entzun gaitzazu!

Entzun eta komenta ezazu Europa FM Gipuzkoa-ko seinale guztiak:

Aplicacion iPhone

Aplicacion Nokia

Orain emisioan:
Europa Baila (22:00h - 23:59h)

Programaketa

Nabigatzailean

Kultur egitaraua

Euskaltel

Bilatu

Orokorra

Denboralea baretzen hasiko da gaur

Tenperaturek gora egingo dute, baina oraindik izotza eratuko da eta Herrizaingo Sailak arreta handiz gidatzeko gomendatu du.

Data: 11-01-2010

Azken egunetan EAE eta Nafarroa astindu dituen elur eta hotz denboralea baretzen hasiko da gaur, edo behintzat atseden emango digu osteguna arte, Euskalmeten aurreikuspenen arabera.

Elur-kota 300 metrora igoko da, eta tenperatura maximoek igoera moderatua izango dute. Dena dela, oraindik hotz handia izango dugu, eta goizean termometroak zero azpitik izango dira herri askotan.

Izozteak oro har lurralde osoan izango dira, batik bat barnealdean. Goizaldean ere izotz ugari eratu da, eta beraz, arreta handiz gidatzeko gomendatu du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak.

Une honetan, EAEko sare nagusiko errepideak zabalik daude, baina bost mendate itxita daude bigarren mailako sarean, elurra eta izotza dela eta.

Hain zuzen ere, Araban Urduña eta Herrera daude itxita, eta Bizkaian Montecalvo, Sanpelayo eta Bizkaiko Behatokia.

 

0 iruzkinak:


Izena (beharrezkoa)
Email (beharrezkoa)(ez da argitaratuko;)
Iruzkina:
Kontsulta automatikoak ez izateko, ondorengo zenbakia berridatzi:

Konfirmazio zenbakia: