ESEU
Facebook Europa FM GipuzkoaTwitter Europa FM Gipuzkoa

Entzun gaitzazu!

Entzun eta komenta ezazu Europa FM Gipuzkoa-ko seinale guztiak:

Aplicacion iPhone

Aplicacion Nokia

Orain emisioan: No disponible

Programaketa

Nabigatzailean

Kultur egitaraua

Euskaltel

Bilatu

Orokorra

El Ejecutivo socialista augura asimismo que la economía vasca caiga este año entre un -2,4 y un -2,8%. Precisamente, hoy se ha conocido que el PIB de la CAV ha bajado un 2,5%, por lo que ha entrado of

Halaber, EAEko ekonomia -%2,4 eta -%2,8 artean jaistea aurreikusi dute. Aurtengo lehen hiruhilekoan, Euskadiko BPGak %2,5eko atzerakada izan du eta atzeraldian sartu da.

Data: 19-05-2009

Eusko Jaurlaritzak uste du EAEko Barne Produktu Gordina (BPG) -%2,4 eta -%2,8 artean jaitsiko dela aurten, eta -%0,1 eta -%0,6 artean hurrengo urtean, Carlos Aguirre Ekonomia sailburuak prentsaurrekoan azaldu duenez. Bere lehen agerraldia izan da kargua hartu zuenetik.

Gaur bertan ezagutu da urteko lehen hiruhilekoan Euskadiko BPGa %2,5 jaitsi dela iazko hilabete berdineko datuen aldean, eta -%1,7 aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Hori horrela, Euskadiko ekonomia atzeraldian sartu da ofizialki.

Sailburuaren ustez, EAE "ekonomiaren ziklo baxuenean" dago, baina aurtengo laugarren hiruhilekotik (urritik abendura) aurrera malda txikiagoa izango da. Eta 2010eko amaieran, ekonomia hazten hasiko da berriro.

Krisiaren ondorioz, gainera, aurten 27.000 eta 30.0000 lanpostu artean galduko direla aurreikusi du. Hurrengo urtean, aldiz, 15.000.

Aguirrek ziurtatu du behin-behineko enplegu erregulazio espedienteei esker beste krisi batzuetan baino lanpostu gutxiago suntsitzen ari direla.

Bestalde, Euskadik iaz baino %10 gutxiago bildu du zergetan, eta apirilean portzentajea %11 igo liteke, eta horrek eragin "handia" izango du aurrekontu publikoetan.

Horrenbestez, aurrekontuetan murrizketak egitea proposatuko du bihar Gobernu kontseiluan.

 

0 iruzkinak:


Izena (beharrezkoa)
Email (beharrezkoa)(ez da argitaratuko;)
Iruzkina:
Kontsulta automatikoak ez izateko, ondorengo zenbakia berridatzi:

Konfirmazio zenbakia: