ESEU
Facebook Europa FM GipuzkoaTwitter Europa FM Gipuzkoa

Entzun gaitzazu!

Entzun eta komenta ezazu Europa FM Gipuzkoa-ko seinale guztiak:

Aplicacion iPhone

Aplicacion Nokia

Orain emisioan:
Europa Baila (22:00h - 23:59h)

Programaketa

Nabigatzailean

Kultur egitaraua

Euskaltel

Bilatu

Orokorra

Eusko Jaurlaritzak klima aldaketaren aurkako lege bat proposatuko du

Energia eolikoaren estrategia berriz aztertuko du eta Euskadiko mahastiak 'Gizateriaren Paisaia' izendatzeko proposatuko die Kultura Ministerioari eta UNESCOri.

Data: 23-06-2009

Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak klima aldaketa gelditzeko lege bat proposatuko duela adierazi du. Era berean, energia eolikoaren estrategia berriz aztertzeko asmoa duela gaineratu du. CO2-aren isuria gutxitzea da Europar Batasunaren helburua, eta horrekin bat egiteko, elektrizitatearen kontsumoa gutxitu eta iturri berriztagarriek sortzen duten energia garatu behar dela esan du.

Unzaluk legegintzaldirako helburuen berri eman du gaur. Horien artean mugikortasun iraunkorraren aldeko lege bat proposatuko du, eta garraio publikoaren eta motor gabeko hedabideen aldeko apustua egin du.

2020. urterako CO2-aren isuria gutxitzea da Europar Batasunaren helburua. Gainera, 1990an kontsumitzen zen energia % 20 gutxitzea eta iturri berriztagarrien bidezko energia % 20 gora egitea nahi du.

Eusko Jaurlaritzak energia eolikoaren estrategia berriz aztertuko du eta iturri berriztagarrien energien (karbono gutxikoak) teknologiak garatuko ditu. Bestalde, industrian energia aurreztu eta eraginkortasunez erabiltzeko proposamena egingo du.

Era berean, lurzoruaren kutsaduraren aurkako legea berriztatzeko asmoa dauka.

 

0 iruzkinak:


Izena (beharrezkoa)
Email (beharrezkoa)(ez da argitaratuko;)
Iruzkina:
Kontsulta automatikoak ez izateko, ondorengo zenbakia berridatzi:

Konfirmazio zenbakia: