Entzun eta komenta ezazu Europa FM Gipuzkoa-ko seinale guztiak:
Orain emisioan:
Europa Baila (22:00h - 23:59h)
Gogora ezazu Europa FM Gipuzkoa, Euskalteleko TB Digitalaren bitartez entzun dezakezula baita ere. Sintoniza ezazu 167.katea edozein lekuan, eta kalitate digitalarekin entzungo gaituzu
Data: 18-06-2009
Arriolak hurrengo legegintzaldirako Etxebizitza Plana aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean.
Etxebizitzaren eskaintza eta eskaria suspertzeko asmoz, Jaurlaritzak epe motzean sektorearen arazoa konpontzea du helburu.
Arriolaren arabera, "soldata handiago dutenentzat ere, babes ofizialeko etxeak saldu ahal dira".
Bere ustez, "bestela euskal hiritar guztiok ordainduko genituzke
"Babes ofizialeko etxeek sortzen duten defizita bestela, euskal hiritar guztien artean ordaindu beharko genituzkeela" uste du Arriolak.
Gainera, egun geldituta dauden bizitegi-guneak urbanizatzeko aukera emango diete udalei.
AHT
Abiadura Handiko Trenaren lanetan "galdutako denbora berreskuratu nahi duela" eta AHT eraikitze lanetan ibiltzen diren enpresa eta langile guztiak babestea helburu duela esan du Arriolak.
Metroaren 4. linea
"Arabako erakundeekin akordioak lortuz" Gasteizko trenaren lurperatzea bultzatuko dutela esan du. Bilboko metroaren 4. lineari dagokionez, "zaila izango da zazpi edo zortzi urte baino lehen zabaltzea", esan du; hala ere, laugarren linea hori Saileko helburuenetariko bat dela gaineratu du.
Gipuzkoan, Lasarterainoko Eusko Trenbidearen sarea Donostialdeko etorkizuneko metroan bilakatuko dela esan du ere.
Laster mugikortasun iraunkorreko Legea, trenbide Legea eta kable Legea prest egongo direla esan du. Gainera, Euskadiko portuen Legea garatzen saiatuko dela aipatu du.
0 iruzkinak:
