Entzun eta komenta ezazu Europa FM Gipuzkoa-ko seinale guztiak:
Orain emisioan:
Europa Baila (22:00h - 23:59h)
Gogora ezazu Europa FM Gipuzkoa, Euskalteleko TB Digitalaren bitartez entzun dezakezula baita ere. Sintoniza ezazu 167.katea edozein lekuan, eta kalitate digitalarekin entzungo gaituzu
Data: 30-05-2009
Hiritarrek 6 milioi bidai egiten dituzte egunero EAEn lanpostuetara joateko edota etxera bueltatzeko, eta horietatik %70 ibilgailu pribatuan egiten dute. Iaz, 9 lagun hil ziren lanerako bidai horietan, gaur Comisiones Obreras sindikatuak azaldu duenez.
Zentzu honetan, lanera joateko Euskadiko garraio eredua "jasangaitza" dela esan du sindikatuak, bai ingurugiroaren ikuspegitik eta baita ikuspegi ekonomiko eta sozialetik ere.
CCOOren ustez, eredu honen ondorioz kutsadura, zarata eta auto ilarak izaten dira gure kaleetan, eta herritako zati asko aparkaleku bihurtu egiten dira.
Horregatik, CCOOek Eusko Jaurlaritzari garraio pribatuaren alde egin izana leporatu dio. Garraio publikoa indartzeko eskatu dio Gobernuari, baita enpresei ere.
Egindako proposamenen artean, lanera joaten erabilitako denbora lan ordutzat hartzea eta garraiorako diru-laguntzak ematea langileei.
0 iruzkinak:
