Entzun eta komenta ezazu Europa FM Gipuzkoa-ko seinale guztiak:
Orain emisioan:
Europa Baila (22:00h - 23:59h)
Gogora ezazu Europa FM Gipuzkoa, Euskalteleko TB Digitalaren bitartez entzun dezakezula baita ere. Sintoniza ezazu 167.katea edozein lekuan, eta kalitate digitalarekin entzungo gaituzu
Data: 03-06-2009
Ekainaren 11tik 14ra bitartean surfa izango da gai nagusia Donostian, Amstel SurFilm Festibal jaialdiari esker. Surfari buruzko filmeen zinema jaialdia da hau, baina bestelako hainbat ekitaldi ere egingo dituzte horren aitzakian.
Jaialdiko ekitaldirik garrantzitsuena film laburren lehiaketa izango da. 61 labur aurkeztu dituzte aurten eta finalistak ekainaren 5ean jakinaraziko dituzte. Horiek Antzoki Zaharrean ikusi ahal izango dira jaialdiak irauten duen bitartean.
Bestalde, hainbat kontzertu izango dira SurFilm Festibaila ekimenaren barnean, ekainaren 12an eta 13an Gazteszenan. Ostiralean, Los Carnívoros, Fortune Tellers eta Dj Zethors arituko dira. Larunbat gauean, berriz, Le Pianic, Cherry Boopers eta Dj Chelis. Bi egunetan 23:30ean hasiko dira kontzertuak.
Azkenik, erakusketak eta beste hainbat ekimen ere izango dira Gipuzkoako hiriburuan egun0 iruzkinak:
