Entzun eta komenta ezazu Europa FM Gipuzkoa-ko seinale guztiak:
Orain emisioan: No disponible
Gogora ezazu Europa FM Gipuzkoa, Euskalteleko TB Digitalaren bitartez entzun dezakezula baita ere. Sintoniza ezazu 167.katea edozein lekuan, eta kalitate digitalarekin entzungo gaituzu
Iturria: Foto: www.victoriaeugenia.com
Data: 11-01-2010
2010eko urtarrila-ekaina bitartean haurrentzat prestatutako egitaraua aurkeztu du Donostia Kulturak. Programazioak arte eszenikoen eta zinemako ikuskizunak eskainiko ditu, hala nola, 18 antzezlan eta 10 pelikula.
Emanaldiak Donostiako leku desberdinetan taularatuko dituzte: Antzoki Zaharrean, Gazteszenan (Egia), eta Imanol Larzabalen (Lugaritz), alegia. Honekin batera, Altza, Intxaurrondo Berri, Ernest Lluch eta Okendo kultur etxeetan ere egongo da egitarauaren beste zatia. Bukatzeko, eskola paseak dituen Eskolatik antzerkira proiektua aurrerago aurkeztuko dutela adierazi dute Donostia Kulturako antolatzaileek.
Emanaldien % 50a, euskaraz
Antzerki ikuskizunen artean, Jose Saramago idazlearen eleberri bat taularatuko dute. Zinemari dagokionez, "Bolt", "Perez, el ratoncito de tus sueños", "Ponyo itsaslabarrean" eta "Monstruos contra alienígenas" filmak izango ditugu ikusgai.
Saioen hizkuntzari dagokionez, emanaldien % 50a euskarez izango dira (bai Arte Eszenikoen ikuskizunak, bai zinemari dagozkionak ere). Sarrerak 2 eta 5 euroren arteko preziotan egongo dira salgai. Altza, Intxaurrondo Berri, Ernest Lluch eta Okendo kultur etxeetan, sarrera doakoa da.
0 iruzkinak:
